Datorren astean banka digitalaz eta kutxazainei buruz ikasteko bi ikastaro eskainiko dituzte Udaberri Jubilatuen Elkartean. Astelehenean izango da lehena eta asteazkenean bigarrena. Biak 16:00etan hasiko dira, eta hiru ordu iraungo dute.
Doakoak dira ikastaroak, eta interesa duenak helbide elektronikoz eman dezake izena, udaberrizarautz@gmail.com helbidera idatzita, edota Udaberriko bulegora astelehenean joanda, 10:00etatik 12:00etara.