Kopla-sorta: Marjinatuak?

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urriaren 13a

Kopla handia doinuan kantatzeko kopla-sorta berria igorri du Zarauzkohitza.eus-era Inaxio Uria Isasti-k.

1.
Euskal Herrian udaltzain batek
euskaraz ez jakitea
epaile batek ontzat eman du
Kostatu zait sinestea!


2.
Erabaki horren arrazoia
argi da publikatua
Hala ezean izango zela
erabat marjinatua


3.
Gaur egunean hau gertatzeak
dirudi sinestezina
Kontuan izanikan legeak
argi diola, jakina!


4.
Konstituzio ta Estatutu
Bi Lege Organikoak
Kontuan izan betebeharrak
direla nahitaezkoak

5.
Euskara hizkuntza ofiziala
gaztelarekin batera
Herritarren eskubidea da
beraien erabilera


6.
Berrogei urtetik beherakoak
bere hezkuntza garaian
euskara ikasi ez bazuten
Ez zegoen bere nahian!


7.
Bide hori hautatu ondoren
ulertezina benetan
Orain marjinatu sentitzea
publiko lanpostuetan


8.
Marjinazio adibide bat
Hau gogorra gogotikan
Ikasketakin jarraitu ezin
dirurik ezagatikan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide