Gaur banatu dituzte Bilbon 39. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako sariak, eta lehiaketako hiru sarituetatik bi zarauztarrak izan dira.
Antsoaingo (Nafarroa) Saioa Alkaizak irabazi du sari nagusia. Lehen accesita Aritz Mutiozabalentzat izan da, Harria lanagatik; bigarren accesita, berriz, Maite Arrutik eskuratu du, Zer kontatzen ari Zara ipuinagatik. Denera, 58 lan aurkeztu dituzte euskarazko modalitatean.