Volker Schlöndorff zinemagilearen ibilbideaz gehiago jakiteko aukera izango da bihar Photomuseum argazki eta zinema museoan, Gela programaren barruko saioan. Parisen hasi zuen bere ibilbide zinematografikoa Schlöndorff alemaniarrak, Nouvelle Vague mugimendu ezaguneko zenbait filmetan, Alain Resnais zuzendariaren laguntzaile gisa.
Der Junge Törless (Torless gaztea) filma zuzendu zuen 1966an, eta Alemaniako zinema berriaren aitzindari bihurtu zen, Fassbinder eta Herzogekin batera. Besteak beste, ez-ingelesezko film onenaren Oscarra eta Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma eskuratu zituen bere Die Blechtrommel (Latoizko danborra, 1979) lanak.
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da.