Zarautz Kirol Elkarteko Irristaketa ataleko hainbat kirolarik parte hartuko dute asteburu honetan jokatuko den Donostiako 15K lasterketan. 25 urte beteko ditu aurten lasterketak, eta hiru modalitate ezberdinetan parte hartu ahal izango da: lasterka, irristaketan edota eskuzko bizilketaz. Gainera, irristaketako modalitatean, Gipuzkoako errepide txapelketa izango da jokoan.
ZKErekin parte hartuko dutenetako zazpi federatuak izango dira eta, Irristaketa taldeko kideek aurreratu dutenez, dominak irabazteko "aukera garbiak" dituzte Zarauzko irristalariek.