Guztira, sei artzain aritu dira beraien txakurrekin lehian, lehiaketako bi probak ahalik eta txukunen osatzen. Azkenean, Segurolak eta bere txakur beteranoak lortu dute puntuazio altuena. Hasiera batean, iaz Zarautzen lortutako garaipenaren ondotik, erretiroa emateko asmoa zion Argiri, baina aurrera jarraitu du lagunarekin, eta beste alaitasun bat eman dio gaurkoan matxinbentarrari. Hori bai, aitortu du gaurkoarekin amaitu direla txapelketak animaliarentzat.
Gainerakoan, bigarrenaren eta bosgarrenaren arteko tartea oso estua izan da puntuazio aldeari dagokionez; guztira, hamar puntu. Bigarren sailkatua Gastañaga izan da, Sandy txakurrarekin, eta hirugarrena Gorriti, Turborekin.
Sailkapena
- Peio Segurola (Argi) 288 puntu
- Xabier Gastañaga (Sandy) 260 puntu
- Manuel Gorriti (Turbo) 255 puntu
- Aitor Urien (Nay) 251 puntu
- Bittor Bengoetxea (Izar) 249 puntu
- Asier Dakosta (Zeru) 155 puntu