Merina Gris taldearen kontzertua izango da ostiralean

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 12a

Kuadrillen Egunarekin bat eginez, Gazte Tour kontzertu saioa izango da etzi Lizardi kirol aretoan, doako sarrerarekin. 18:30etatik aurrera DJ Javi eta DJ Ephyren saioak izango dira eta, ondoren, Merina Gris hirukotea ariko da zuzenean. Aurretik, 17:15ean hasita, Zo-Zongo txarangarekin kalejira izango da Gaztelekutik Lizardi kirol aretora

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide