Kanpaina berria jarri du abian Murkilek, 40. urteurrena ospatzen jarraitzeko

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 11

Murkil dendarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Elkartearen 40. urteurrena ospatzen jarraitzeko, leialtasun-txartelarekin erosten duten bezeroei erosketa doan atera dakieke: izan ere, 40 erosketa doan tokatzeko aukera jarri dute. Gainera, erosketa sarituen irabazleek botila berrerabilgarri bat jasoko dute Merkataritzako Bulego Teknikoan (Salegi kalea,14) tiketa eramanda, urriaren 17tik 25era, 09:30etik 14:30era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide