Death Cafe saioa antolatu dute ostegunerako

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 11

Klabelinsoro kaleko 22 zenbakiko udal lokalean elkartuko dira, 18:30ean. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, edukiera mugatua delako.

Zarautz Herri Zaintzaileak Death Cafe saioa antolatu du ostegun honetarako, urriaren 13rako. Azaldu duenez, "topaketaren funtsa heriotzari buruz libreki hitz egitea da leku atsegin batean, kafea edo infusioa eta bizkotxoa dastatu bitartean".  Baina "ez da dolu terapia bat izango eta ez dago ondorioetara iristeko asmorik".  Heriotzari ikusgarritasuna eman eta tabuak apurtzea dute helburua, norbere gogoetak, sentipenak edota esperientziak elkarbanatuz.

Saioa 18:30etik aurrera izango da, Klabelinsoro kaleko 22 zenbakiko udal lokalean. Antolatzaileek adierazi dute nahitaezkoa dela partaidetza konfirmatzea, edukiera mugatua delako. Horretarako, zarautzherrizaintzailea@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke. Era berean, jakinarazi dute partaideei 3 euroko ekarpena eskatuko zaiela, kontsumizioak ordaindu ahal izateko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide