Ardi txakur lehiaketa jokatuko dute bihar Itxasmendi auzoan

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 11

Ardi Txakur Lehiaketa 2021 (Aritz Mutiozabal)

12:00etan hasiko da proba, eta sei artzainek hartuko dute parte, Jose Luis Saizarren II. Oroimenezkoan.

Arraza libreko XIV.  Ardi Txakur Lehiaketa jokatuko dute gaur eguerdian Itxasmendi auzoko Irita zelaian. Jose Luis Saizarren II. Oroimenezkoa izango da, eta, guztira, sei artzain hauek hartuko dute parte, beren txakurrekin: Pello Segurola (Argi), Manuel Gorriti (Indo), Xabier Gastañaga (Sandy), Asier Dakosta (Zeru), Bittor Bengoetxea (Pupi) eta Aitor Urien (Nay). Lehiaketa 12:00etan hasiko da, eta epaile lanetan Mikel Aizpurua eta Mikel Garaiar ariko dira.

Iaz Matxinbentako Peio Segurola izan zen nagusi, Argi txakurrarekin. Edizio hartan Saizar zenari aitortza egin zioten antolakuntzako kideek eta baita kide izan zituen artzain parte hartzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide