Udalak 8.500 euroko laguntza emango dio UNRWAri

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 11

Libanon errefuxiatuta dauden palestinarrei laguntzeko bideratuko dute laguntza ekonomiko hori.

Zarauzko Udalak 8.500 euroko dirulaguntza eman dio UNRWA Palestinak Ekialde Hurbilean dituen errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren diru funtsari, Libanon dauden palestinar errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko.

UNRWAk 3.046 pertsonen bitartez lan egiten du 92 eraikinetan, Libanon. Eraikin horietan hezkuntza, osasun eta osasun mentaleko, zerbitzuak eskaintzen dizkie Palestinako errefuxiatuei, mikrokreditu, gizarte zerbitzuak eta larrialdiko asistentziaz gain.

Aipatu erakundearen arabera, gainera, Libanok zailtasun handiak izan zituen 2021az geroztik, besteak beste, krisi ekonomikoak, hiperinflazioak, krisi energetikoak eta pandemiak eragindakoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide