Arranoko gitarra ikastaroan izena emateko aukera zabalik dago. Ostegunetan elkartzen dira, 19:00etan hasita, eta hainbat bi mailan banatzen dituzte klaseak: batetik, maila erdi altua dutenak daude eta bestetik, hasiberriak. Saioak doakoak dira, eta interesa dutenak bertaratzera animatu nahi dituzte.