Zarauzko Adinekoen Mahaiak antolatuta, +60 Asteaz gozatu dute herriko adinekoek. Hainbat jarduera eta ekintza egin dituzte aste osoan, eta atzo arratsaldean amaiera eman zioten Frontoi Txikin antolatutako dantzaldiarekin. Era berean, hainbat gauza zozkatu zituzten astean zehar ekintzetan parte hartu dutenen artean.