Haurrentzako jarduerak antolatu dituzte ostiraletan Aritzbatalde kiroldegian

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 8a

Urriaren 14an hasiko dira saioekin, eta kiroldegiko bazkideentzat dohainik izango da. LH3tik 6ra arteko neska-mutikoentzat zuzenduta dago.

Aritzbatalde kiroldegiak eskaintza berri bat dakar aurtengo ikasturterako: etxeko txikientzat jarduera desberdinak antolatuko ditu ostiral arratsaldetan, hain zuzen ere. Besteak bestea, jumpis, akro eta jolasak landuko dituzte, bi taldetan banatuta: LH 3-4 mailakoak, 17:00etatik 18:30era eta LH 5-6 mailako, 18:30etik 20:00etara. Saioen helburua da jolasen bitartez mugitzea eta dibertitzea.

Urriaren 14an hasiko dira saioekin, eta izena kiroldegiko harreran eman daiteke, kirola@zarautz.eus posta elektronikara idatzita edo 943-00 51 23 telefonora deituta. Bazkideentzat dohainik izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide