Izena eman dezakete norbanakoek nahiz entitateek Euskaraldian, azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo den ariketa kolektiboan, eta horretarako aukera bat baino gehiago daude. Euskaraldia.eus webgunean eman daiteke izena eta, aurrez aurre egin nahi duenak, Zarauzko hainbat udal eraikinetan izango du inskripzio orria betetzeko aukera: Turismo Bulegoan, HAZen (Herritarren Arreta Zerbitzua) eta Aritzbatalde kiroldegian. Hain justu, urriaren 31n amaituko da entitateentzat izena emateko epea, eta norbanakoek ariketa hasi arte egin ahal izango dute bat.
Aurreko urteetan izena eman dutenek mezu elekktroniko bat jaso dute urriko lehen astean, eta horren bidez izen ematea berresteko aukera izango dute. Halere, nahi dutenek edo mezurik jaso ez dutenek izen ematea paperean egiteko aukera ere izango dute, aipatu hiru udal eraikinetan.