Plaieroak 2022-2023

Igandean abiatuko da plaieroen denboraldi berria

Aritz Mutiozabal 2022ko urr. 8a, 10:00

Iazko plaierotako partida batean, Kirkilla eta Itxas-Lur aurrez aurre. (Aritz Mutiozabal)
Guztira, 30 taldek eman dute izena aurten, eta 10:00etan jokatuko dute lehen jardunaldia.

Igande honetan emango diote hasiera Hondartzako Futbol Txapelketaren 2022-2023 denboraldiari. Lehen jardunaldiko partidak 10:00etan hasiko dira, eta joko eremuaren markaketa Kosta hortz klinikari egokitu zaio. Aurten 30 taldek eman dute izena; iazko aldean, talde bana gehiago ariko da lehian emakumezkoetan eta gizonezkoetan.

Partidak bukatu ostean, plaiero potea egingo dute Arrano tabernan 12:00 eta 13:00 tartean.

Senior Mutilak A taldea
1. Tivoli Taberna - Balearri - Astillero
2. Mamba FC - Otamendi
3. Garcia Edari Banaketak - MRW
4. Asergroup - Kosta Hortz Klinika
5. S.F. Txanela - Talai-Mendi Kanpina
Atsedena: Euskalduna Taberna

Senior Mutilak B taldea
6. Kirkilla-Enea Jatetxea - Pukas - Shelter
7. Asti Pinturak - Arrano Taberna
8. Salegi Taberna - Ulacia Bidaiak
9. Celso Castro - Telesforo Erretegia
10. Dean Team - Il Capo

Senior Neskak
11. Shelter - Pukas - Orbela - Limoss
12. Kirkilla-Enea Jatetxea - Mayflower
13. Talai-Mendi Kanpina - Lukas Ardotegia
14. Itxas-Lur Taberna - Euskalduna Taberna
Atsedena: Kebidek

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide