"Guretzako dantza izango litzateke basorako ilun horretan argia"

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 6a

Estricallaren errautsetatik Bazka musika taldea sortu dute, eta Basoaren ilunean dantzan diskoa eman dute argitara. Hodei Esteban zarauztarra taldekidetako bat da, eta proiektu berriaren nondik norakoak azaldu zituen Euskadi Irratiko Arratsean saioan.

Era berean, zuzeneko emanaldien egitaraua eman du jakitera musika taldeak:

  • Urriak 7, Helldorado (Gasteiz)
  • Urriak 8, Iparragirre (Gernika)
  • Urriak 14, Bonberenea (Tolosa)
  • Urriak 15, Donibane Ziburuko gaztetxea
  • Abenduak 1, Kutxa Beltza (Bilbo)
  • Abenduak 15, Arrasateko gaztetxea
  • Abenduak 16, Akerbeltz gaztetxea (Leitza)
  • Abenduak 17, Psilocybe (Hondarribia)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide