El que ma queda teatre taldeak Tempus antzezlana eskainiko du igandean Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten irakurleen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Nagore Etxabe, Antonio Jose Sanchez eta Maite Sarasua irakurleek irabazi dituzte antzezlanerako bina sarrera.