'Tempus' haur antzerkia eskainiko dute igandean

Aritz Mutiozabal 2022ko azaroaren 10a

El que ma queda de teatre konpainia katalanak familia osoari zuzendutako Tempus ikuskizuna taularatuko du igandean, Modelo aretoko agertokian. Hasiera batean urriaren hasieran eskaintzekoak ziren, baina konpainiako kideek istripua izan zuten bidean, eta emanaldi hura bertan behera geratu zen.

Antzerkia eta txotxongiloa uztartzen dituen obra da Tempus, eta Joan Fernandez aktorearen eskutik, Klaus izeneko erlojugilearen tailerrean sartzeko aukera izango dute ikusleek.

Emanaldia 16:45ean izango da, eta sarrerak salgai daude Modeloko txarteldegian nahiz Kutxabanken plataforma digitalean, 4 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide