Gaurko Gela programaren barruko saioan Mel Brooks gidoilaria izango da protagoista. Melvin James Kaminsky da gidoilari, aktore eta zinema zuzendari estatubatuarraren jatorrizko izena, eta komedia generoan espezializatua da.
Bere ekoizpen zinematografiko ospetsuenetarikoak dira honakoak: The Producers (1967), The Twelve Chairs (1970), Blazing Saddles (1974), Silent Movie (1976), High Anxiety (1977) edota Spaceballs (1987), baita Young Frankenstein (1974) ezaguna ere, beldurrezko zinema klasikoaren parodia.
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da.