Ohorezko B mailako beste denboraldi bati ekingo dio Zarautz Rugby Taldeak igande honetan. Etxetik kanpo, Gasteizen izango dute lehen jardunaldia, Gaztedi Rugby Taldearen aurka.
Urriaren 16an, igandearekin, jokatuko dute denboraldiko lehen partida Astin, Getxoko errugbilarien aurka.
Aurreko sasoia sailkapen taularen erdialdean amaitu zuen Zarauzko taldeak, eta aurten ere beren kategorian lan txukuna egitea izango dute xede.