Adinekoek ederki gozatu dute bola, igela eta toka jokoekin

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 5a

+60 Asteko jardunaldia Zelai Ondoko bolatokian. (Zarauzko Udala)

+60 Adinekoen Astearen barruan, Bola, Igela eta Toka jokoez gozatu dute gaur goizean Zelai Ondo auzoko bolatokian. Herriko adinekoez gain, Goyeneche Fundazioko erabiltzaileak ere parte hartu dute egitasmoan. Txapelketetako sarituak ondorengo hauek izan dira: Santi Larra izan da garaila bola jokoan, eta Juan Mari Altuna, berriz, tokan; bigarren Laxaro Mujika geratu da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide