Ander Landabururi agurreko ekitaldia egingo diote Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 6a

Ander Landaburu, ’Traidores’ dokumentalean. (Begin Again Films)

Mario Onaindia Fundazioak antolatu du, eta datorren larunbat eguerdian izango da omenaldia.

Ander Landaburu kazetaria hil zen joan den larunbatean, 77 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz, Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoan zuen etxean. Gorka Landaburu kazetariaren anaia zen, eta Cambio 16 eta El Pais egunkarietan jardun zuen idazten; zenbait komunikabideetako solasaldietan ere parte hartu zuen, baita dokumental batzuetan ere.

Era berean, Mario Onaindia Fundazioaren sortzaile eta batzordekideetako bat izan zen. Hain justu ere, larunbatean bertan egin zuten urteurreneko ekitaldia, eta aurtengo saria Andoni Unzalu idazleari eman zioten.

Orain, fundazioak azken agurra eta omenaldia egingo dio datorren larunbatean, urriaren 8an, Modelo aretoan, 12:30etik aurrera antolatu duen ekitaldi berezi batean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide