EH Bilduk herri batzarra egingo du ostiralean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urriaren 5a

EH Bilduren 2021eko Herri Batzar bat. (Utzitakoa)

Ostiral arratsaldean Herri Batzarra egingo du Zarauzko EH Bilduk. Zehazki, 2023ko udal eta foru hauteskundeak izango dituzte mintzagai batzarrean, eta Mertxe Aizpurua Espainiako Diputatuen Kongresuko EH Bilduren ordezkaria izango da bertan, gaia lantzen. 

18:00etan jarri dute hitzordua, EH Bilduk Santa Marina kaleko 20. zenbakian duen egoitzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide