Zabalik dago Adinekoen Asteko erakusketa

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 4a

Koloretsua eta anitza da +60 Asterako prestatu duten erakusketa. Gaur arratsaldean zabaldu dute, eta ostiralera arte izango da ikusgai, 18:00etik 20:00etara, Merkatu plazako lehen solairuan.

Bertan, mahai ezberdinetan banatuta, Maria Etxetxiki zentrokoen eskulanak daude ikusgai, Udaberri jubilatuen elkarteko argazki bildumak, Iñurritza jubiltu elkartekoen artilez egindako lanak, Antonio Sanchezen tailak eta Marikruz Etxeberriaren artelanak. Era berean, Maite Oviedok eginiko fantasia kutsuko busto handi bat paratu dute, eta Pilar H Sokobehereren margolanak hormetan.

Erakusketa honek aukera ezin hobea ematen du herriko adinekoek lantzen eta sortzen dutena bertatik bertara ezagutzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide