Herrian bizikletaz ibiltzeko deialdia, hileko lehen ostiraletan

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 5a

Zarauzko Masa Kritikoak sustatutako ekimena da, eta lehen etapa Orokietatik abiatuko da 16:45ean.

Etzi hasita, hilabeteko lehen ostiraletan, Zarauzko Masa Kritikoa izeneko taldeak pedalak astintzera animatu nahi ditu herriko bizikleta erabiltzaileak. Besteak beste, segurtasun nahiz lehentasun eza duten eta baztertuak sentitzen diren horiei zuzenduta dago deialdia; bidegorririk ezean, alternatibarik ez dutenei, hain zuzen ere.  

"Inori ezer eskatzeko asmorik gabe, bizikletaz ospatzera eta gure bideak berme osoz hartzera datorren ekimena da honakoa", nabarmendu dute sustatzaileek.

Lehendabiziko etapa Orokieta eskolan hasiko da 16:45ean, eta Salbatore Mitxelena Ikastolatik 17:00etan pasa ostean, herrigunera joango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide