Kintoen bazkaria antolatu dute 1947an jaiotakoek datorren urriaren 22rako. 12:45ean Arralde Txiki elkartean jarri dute elkartzeko hitzordua, eta bertan mokadua egingo dute. Ondoren, kalejiran joango dira Santa Barbara jatetxera, eta bertan bazkaldu ostean, "festa giroa" izango da.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek Kale Nagusiko Zabalegi dendan eman beharko dute izena, urriaren 15a baino lehen. Izena ematen dutenek 40 euro ordaindu beharko dute (mokadua eta bazkaria sartuko dira prezioan).