Familia Guneak egitasmoa aurkeztuko dute bihar

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urriaren 4a

Haurra jaio aurretik eta jaio berritan familien bidelagun izatea da egitasmoaren xedea.

Haurra espero duten familientzat eta 0-2 urte bitarteko haurra dutenentzat bideratutako bidelagun izateko taldea aurkeztuko dute gaur, Zarauzko haur eskolan (Indamendi kalea, 1).

17:30ean hasiko da aurkezpen saioa, eta bertaratu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute, prebentzioa@zarautz.eus posta helbide elektronikora mezua bidalita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide