Hona hemen ikusgai Getarian abenduaren 30ean eskainitako kontzertutik jasotako Gu gaituzu Oskorri abestiaren bideoa, orain gutxi Bixente Martinezek Youtubera igo duena.
Bixente Martinez musikari beteranoak duela urtebete argitaratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, Txoria buruan eta ibili munduan izenburupean. Harrezkero, hainbat antzokitan aurkeztu du diskoa, Aimar Odriozola eta Irati Sorondo dantzariekin batera.
Hona hemen ikusgai Getarian abenduaren 30ean eskainitako kontzertutik jasotako Gu gaituzu Oskorri abestiaren bideoa, orain gutxi Bixente Martinezek Youtubera igo duena.