'Magma Mia' bakarrizketa izango da ikusgai Emakumeen* Etxean

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 4a

Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa feminista ikusteko aukera izango da etzi, urriaren 6an, 18:30etik aurrera, Emakumeen* Etxean. Bakarrizketa feminista da, eta militantziatik asko, baina baita umoretik ere. Barrearen bitartez, gogoetarako bide ematen du. Sarrera doan izango da edukiera bete arte.

«Ez esan hori. Ez egin hori. Ez jan hori. Ez edan hori. Ez izerditu. Ezkutatu hilerokoa. Ez hitz egin kakari buruz. Itxi hankak. Zu ez zara subjektua, zu objektua zara...  Irakiten ari naiz, eta zulo guztiak ixteko hezi naute. Lehertzear nago...magma mia!!!!». Hori da sinopsi moduan Egizabalek bere bakarrizketaren inguruan egiten duen aurrerapena.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide