'Pertsona ardatz duen zaintzarako berrikuntza' hitzaldia izango da bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 3a

ZarautzOn elkartearen ikasturte berriko lehen saioa izango da, eta Begoña Errastik eskainiko du.

Urriaren 8a, datorren larunbata, Zainketa Aringarri Integralen nazioarteko eguna ospatuko da, eta ZarautzOn elkarteak gai hori jorratuz ekingo dio ikasturte berriari. Hain justu ere, Pertsona ardatz duen zaintzarako berrikuntza. Erizainaren eta pazientearen arteko harremana zainketa aringarriaren testuinguruan hitzaldia antolatu du biharko, Zarautz Herri Zaintzailearekin batera. Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzaile Begoña Errasti oñatiarra izango da hizlaria.

Saioarekin gaiarekiko sentsibilizazioa sustatu nahi dute antolatzaileek, Zainketa Aringarri Integralen zerbitzuak hobeto eta azkarrago gara daitezen. "Munduko herritar guztien eskubide baten aldarrikapena ospatu eta babesteko gonbidapena da", adierazi dute.

Hitzaldia Modelo aretoan izango, 19:30ean hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide