Zozketa

'Tempus' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2022ko urriaren 3a

Zarauzko Udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Tempus. El que ma queda de teatre antzezlana eskainiko dute urriaren 9an, igandez, Modelo aretoan. 16:45ean hasita eskainiko dute saioa, eta Zarauzko Udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide