Hainbat ekintza egin dituzte asteburuan Emakumeok Martxan ekimenaren barruan

Mireia Galarza Bastida 2022ko urriaren 2a

Ipuin kontalariak eta familientzako yoga izan ziren atzokoan Maite Arresen eskutik. Ondoren Indiako hegoaldean lan prekarioak egiten dituzten dalit emakumeen ahotsak dokumentala eta horren inguruko hitzaldia eskaini zituzten Munoan. 

Asteartean eman zioten hasiera emakume migratzaileen egoeraz hausnartzea bilatzen duen Emakumeok Martxan egitasmoari. Ekintza asko egin dituzte astean zehar, eta asteburuan ere ez da gutxiagorik izan.

Atzo ipuin kontalariak eta familientzako yoga izan ziren Maite Arresen eskutik. Ondoren Indiako hegoaldean lan prekarioak egiten dituzten dalit emakumeen ahotsak dokumentala eta migrazioak eragindako lan prekaritateari buruzko hitzaldia eskaini zituzten Munoan, baita Improvisional inprobisazio antzerkia ere.

Gaur emango diote amaiera ekintzaz betetako asteari. Hain zuzen,  Urratsa eta Zein herrialdetakoa zara zu? antzezlanak eskainiko dituzte 19:00etan, eta ondoren clown monologoa izango da, Beatriz Egizabalen eskutik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide