Zigordia kaleko zati bat itxiko dute datozen egunetan

Mireia Galarza Bastida 2022ko urriaren 2a

Urriaren 4, 5 eta 6an itxiko dute, eta ezingo dute oinezkoek eta ibilgailuek bertatik igaro. 

Zigordia 18ko obren zati desmuntatu behar dutenez, kale bereko 29-31 zatia itxi egingo dute datorren urriaren 4, 5 eta 6an. 

Oinezkoentzat eta ibilgailuentzat egongo da itxita, eta beraz, zamalanak Lege Zaharren enparantzatik egin ahal izango dituzte eta bertatik igaro Zigordia kalera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide