Egitarau zabala prestatu dute bihar hasiko den +60 Asterako

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 2a

Zarauzko Adinekoen Mahaiak antolatuta, +60 Astea berriro ere bueltan da, eta egitarau betean murgilduko dira herriko adinekoak bihar hasi eta urriaren 9ra arte. Ekimen honekin sustatu nahi dena da adinekoak aktibo mantetzea eta beraien artean erlazionatzen jarraitzea.

“Aurten, pandemiaren ondoren, berriz ere adinekoak ekitaldi eta ekimenetan parte hartzera eta aktibo mantentzera gonbidatu nahi ditugu”, adierazi zuen Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotziak, ostiralean eginiko agerraldian. Parte hartzea sustatzeko, aurtengo ekitaldietan parte hartzen dutenen artean zozketa bat egingo dute azken egunean eta hainbat sari banatuko dituzte.

Egitaraua

Urriak 3, astelehena
09:00. Ibilaldia Urtetara, eta ondoren hamaiketakoa.
16:00. Mus, Tute eta Seikoak. Izen-ematea Udaberri eta Iñurritza Jubilatuen Elkarteetan. 

Urriak 4, asteartea
16:00.
Mus, Tute eta Seikoak finala Iñurritza Elkartean.
18:00-20:00. Erakusketa Merkatu Plazan. 
19:30. Erizainaren eta pazientearen arteko harremana zainketa aringarriaren testuinguruan hitzaldia, Modelo aretoan. 

Urriak 5, asteazkena
10:00.
Toka, boloak eta igela txapelketa, Zelai Ondo auzoan. Izen-ematea Udaberri eta Iñurritza Jubilatuen Elkarteetan. 
18:00-20:00. Erakusketa Merkatu Plazan. 

Urriak 6, osteguna
11:00-12:00. Bingoa, Frontoi Txikin, Maria Etxetxikiko eta Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat.
18:00-20:00. Erakusketa Merkatu Plazan. 

Urriak 7, ostirala
10:00 - 12:00. Aiton amonak biloben zaintzaile. Non dago zerbitzu horren neurria? kafe-tertulia, Luis Arcos Santos mediku jubilatuak dinamizatuta. 
18:00-20:00. Erakusketa Merkatu Plazan.

Urriak 8, larunbata
11:45.
Soinketa Santa Anako egoiliarrek, Arrosategi parkean. 
12:15. Kantu-jira Santa Anako egoiliarrentzat. 

Urriak 9, igandea
18:00.
Dantzaldia, Frontoi Txikin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide