1-
Berrogei eta zazpian
diote jaio ginala
Beraz aurten zenbakia
ez da inolaz hutsala
Hirurogei ta hamabost
Mende hirulaurden, hara!
Orain hogeitabost urte
hasiera, printzipala
Ondoren urterik urte
ohikoa den bezala
ospatzen jarraitu dugu
teman, nola edo hala
Baina azken bi urteetan
Hauxe destino petrala!
Kovitaren eraginez
bertan behera berehala
2-
Tartean Aintzane joan zen
ondorengo bizitzara
Gogo onez hurbiltzen zen
antolatze lanetara
Bera gogoan izanik
sentitu dugu bultzada
Aurtengoan ilusioz
berriz martxan jarri gara
ta elkartzeko aukera
gure esku dago, hara!
Urriak hogeita bia
aukeratutakoa da
Beraz elkartu gaitezke
jasoko dugun zitara
Talde giroak mantenduz
ohiko duen zirrara