Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari bilera eskatu dio Trenbidea Lurperatzearen Aldeko plataformak, bi helburu nagusirekin. Batetik, Zarautzen trenbidea lurperatzeari buruzko informazio azterketa-ren egoera zein den galdetu nahi diote. Plataformak ohar bidez azaldu duenez, 2013an amaitu zen azterketa hori, eta 1,5 milioi euroko kostua izan zuen. Bestetik, lurperatzea gauzatzeko eman beharreko pausoak zehaztea nahi dute. "Bilera aurki izatea espero da", azaldu dute oharrean plataformakoek.
Maiatzean sortu zen Trenbidea Lurperatzearen Aldeko plataforma, eta ordutik, herritarrekin hainbat bilera egin dituzte, eta atxikimendu zabala jaso dute. Orain, "etorkizuna lantzen hasteko" fasean sartu direla azaldu dute oharrean. "Horretarako erakunde publiko guztien inplikazioa behar da, denok helburu berdinekin lan eginez proiektua gauzatu dezagun".