Mario Onaindia Fundazioak aipatu politikaren heriotzaren XIX. urteurrena ospatuko du larunbatean. Zazpi kultur aretoan izango da ekitaldia, 12:00etan hasita, eta bertan hartuko dute parte: Jose Maria Ruiz Soroa abokatuak, Loli Asua teologoak eta Patxi Lopez Lehendakari ohiak.
Ekitaldi berean Mario Onaindia Saria emango diote Andoni Unzalu Garaigordobil idazleari. Hamabigarrena izango da aurtengoa eta, orain artean, besteak beste, Arantxa Urretabizka, Elias Querejeta, Agustin Ibarrola, Joseba Arregi eta Jesus Egigureni eman diote. Iaz, esaterako, Luis Castells EHUko Historia Garaikideko katedraduna aitortu zuten.
Fundazioko presidente eta Onaindiaren alargun Isozi Leturiondoren eskutik jaso du Unzaluk Agustin Ibarrolak eginiko oroigarria. Era berean, Felipe Juaristik olerkariak eta Juan Ramon Unamuno musikariak girotuko dute ekitaldia.