Benidormeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

Aritz Mutiozabal 2022ko irailaren 28a

Itaiaren Martxoaren 8ko elkarretaratzea. (Aritz Mutiozabal)

Emakume soraluzear bat hil zuen ustez haren senarrak labankadaz astelehenean, Benidormen zuten etxean. Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du bihar arratsalderako Itaiak. Hala zabaldu du sare sozialetan: «Erasotzaileek duten inpunitatearekin amaitu eta babesa antolatu behar dugu». 19:30ean jarri dute hitzordua, Lege Zaharren enparantzan, eta dei egiten diete herritarrei mobilizazioan parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide