Urriaren 8ko jaialdia aurkeztuko du Sarek ostiralean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 28a

Sareren mobilizazio bat malekoian, artxiboko irudian. (Hitza)

Aurkezpenaren ondoren, hileko azken ostirala izango denez, elkarretaratze ibiltaria egingo dute preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde.

Sare plataformak urriaren 8rako prestatu dituen mobilizazioaren eta jaialdiaren aurkezpena egingo dute ostiralean Musika Plazan. 19:15etik aurrera, gaiaren inguruko informazioa emango dute plazan bertan. Ondoren, luntxa eskainiko dute eta argazkia atera bertaratutako guztiek. Jaialdiaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago sare.eus atari digitalean.

Jarraian, hileko azken ostirala denez, elkarretaratze ibiltaria egingo dute Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta, 19:45ean hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide