Emakumeok Martxan ekimena abian da

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 27a

Kantujira egin dute Goyeneche fundazioko eta Garaguneko kideek. (Amaia Urbieta Arruti)

Herritarrak emakume migratzaileen egoeraz hausnartzea bilatzen du Emakumeok Martxan egitasmoak. Gaurtik hasita, aste osoan egongo da Munoan karpa.

Gaurtik igandera arte, Emakumeok Martxan ekimenaz gehiago jakiteko aukera izango da Munoa plazan. Alboan jesuiten fundazioak bertan jarri duen karpan hainbat tailer eta jarduera izango dira aste osoan, eta gaur goizean hasi dira lehen ekintzekin.

Goyeneche Fundazioko eta Zarauzko Garaguneko kideak kantuan ibili dira herriko Alde Zaharrean eta, bide batez, eskuorriak banatu dizkiote jendeari, karpan egiten ari direnaren berri emateko. 

Ikasleekin saioak egingo dituzte goizetan; gaur egin dute lehenengoa. (Amaia Urbieta Arruti)

 

Asteko egitaraua osorik ikusgai, hemen.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide