Iragan asteburuan jokatu dira surf egokituko Espainiako txapelketak, eta bi zarauztar gailendu dira horietako bitan. Pontevedrako (Galizia) Nigran hondartzan jokatu dituzte txapelketak.
Batetik, ikusmen urritasuna dutenen kategorian, zortzigarren aldiz jarraian irabazi zuen Aitor Frantzesena Gallo-k txapelketa. Bestetik, surfean belauniko egiten dutenen kategorian, Ibon Oregi Zarauzko bizilagunarentzat izan zen garaipena, lehen aldiz.