Londresko Royal Opera House-en Giacomo Pucciniren Madama Butterfly opera ikuskizuna taularatuko dute gaur arratsaldean, 20:15ean, eta obra zuzenean emango dute munduko hainbat zinema aretoean; tartean, Modelo aretoan ere ikusteko aukera izango da.
Italiarrez abestuta egongo da, eta gaztelaniazko azpi-idatziak izango ditu. Hiru orduko emanaldia izango da guztira, atsedenaldiak barne. XIX. mendeko Japonian girotuta, Cio-Cio-San geisha gaztearen istorioa du kontagai: Pinkerton ontzi-jabe estatubatuarrarekin maiteminduko da, eta bere bizia emango du harengatik.
Maria Agresta, Joshua Guerrero, Carlos Álvarez, Christine Rice eta Carlo Bosik osatuko dute abeslari multzoa The Royal Opera House-eko abesbatza eta orkestrarekin batera.
Sarrerak 12 euro balio du, eta Modeloko txarteldegian eskuratu daiteke edota Kutxabank-en plataforma digitalean.