Haurrei zuzendutako orientazio eskola jarri dute abian

Aritz Mutiozabal 2022ko irailaren 26a

GOT Orientazio Taldea haurrekin.

Entrenamendu irekia antolatu du GOT orientazio taldeak  bihar arratsalderako, eta bertan eskolaren nondik norakoak emango ditu ezagutzera.

GOT orientazio taldeak orientazio eskola jarri du abian ikasturte berrirako, 2009 eta 2012 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta. Mapa eta ipar orratzarekin, kirol hau ezagutzeko aukera eskainiko dute asteartetan, 17:30etik 18:30era, Zarauzko Lizardi institutuan.

Bihar, irailak 27an, interesa duen ororentzat entrenamendu irekia antolatu dute, eta GOT taldeak bertan parte hartzera animatu dituzte herriko neska-mutikoak. Interesa dutenek edo informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek 652 72 78 41 telefono zenbakira dei dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide