Alderdiaren Eguna ospatuko du bihar EAJk, eta Forondako zelaietara joateko autobusa jarri dute Batzokitik. 09:00etan abiatuko dira, eta bertan eman daiteke izena. Ospakizunak amaitzeko, Arantxa Tapia EAJko politikari eta Eusko Jaurlaritzako sailburuaren hitzaldia izango da asteartean, 19:00etan, Batzokian.