Etxean hasi zuten liga aurreko astean Amenabar eta Aiala eskubaloi taldeek. Markagailuan alde handiarekin garaitu zuen Amenabarrek Zamora aurreko asteko partidan, eta alde horri esker, uneotan lehen postuan da Amenabar sailkapen orokorrean. Aialak berdindu egin zuen Anaitasuna taldearen aurrean, eta puntu bakarra eskuratuta, sailkapenaren erdialdean dira zarauztarrak, 7. postuan.
Aritzbatalde kiroldegian jokatu zituzten bi partidak eta, ohi bezala, Luis Epelde argazkilariak norgehiagoken argazkiak atera zituen. Hemen klikatuta ikus daitezke Aialaren partidakoak eta hemen klikatuta Amenabarrenekoak.
Asteburu honetan kanpoan jokatuko dituzte partidak biek ala biek. Hain zuzen ere, Burgosen (Espainia) jokatuko du partida Amenabarrek, eta Ermuan (Bizkaia) Aialak.