'Gabor' dokumentala emango dute asteazkenean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 25a

Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren eskutik, itsutasuna hizpide duen dokumentala eta Aitor Francesena surflari zarauztarraren solasaldia izango dira asteazkenean Modelon, doako sarrerarekin.

Itsutasuna hizpide duen Gabor dokumentala emango dute asteazkenean, Modelo aretoan. Ojos del Mundo fundazioaren proiektua da ikus-entzunezkoa, eta itsu geratutako argazki zuzendari baten jarduna du mintzagai, besteak beste.

Zarauzko Solidaritate Koordinadorak finkatu du asteazkeneko hitzordua eta, dokumentalaren ondoren, ikusmen urritasuna duen Aitor Francesena surflari zarauztarrak solasaldia eskainiko du. 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide