Zarauzko pilota txapelketa herrikoietako ohiko protagonista da Luis Epelde argazkilaria. Bere kamera lagun duela, Frontoi Txikin jokatu ohi diren Emakumeen Pala Txapelketako eta Zaporraren Oroimenezko partidak iruditan hartzen ditu. Orain, azken edizioan aterako argazki esanguratsuenak bildu eta erakusgai jarri ditu De Pe a Pa kafetegian, Frontoi Txiki ondoan.