Datorren asteartean, hilaren 27an, 47 urte beteko dira frankistek Angel Otaegi azpeitiarra, Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituztela. Urtero legez, haiek oroitzeko ekitaldia egingo dute Zarautzen.
Gudari Egunean bertan, urtero bezala, hilerrian elkartzeko deia egin du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, eta han egingo dute ekitaldia, 12:00etan. Horrez gain, 19:30ean ere ohiko ekitaldia egingo dute, Villa Manuelako pilotalekuan.