Mugikortasun Astearen barruan, bizikleta konpontzen ikasteko tailerra izango da gaur

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 21a

Lege Zaharren Enparantzan izango da tailerra, 16:00etatik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. 

Joan den larunbatean hasi zen Mugikortasun Astea, Salbideko Jaien barruan egin zuten txirrindulari txikien itzuliarekin. 

Gaur arratsaldean izango du jarraipena egitasmoak, bizikleta konpontzeko tailerrarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun Sailak antolatu du tailerra eta Lege Zaharren Enparantzan izango da, 16:00etatik 20:00etara. Bihar, berriz, Autorik Gabeko Eguna ospatuko da eta, hori dela eta, doakoa izango da Hiribusa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide